
2008-03-26 | 12:05:04
Kultura
Asvineneako Bigarren Poltsiko Antzerki Lehiaketan izena emateko azken eguna etzi da
Asvineneak eta Ardilatxak antolatu dute
Joan den urtean egin zuten lehen aldiz lehiaketa hau, eta oso arrakastatsua izan zen.
Lehiaketa apirilan eta maiatzan zehar izango da. Sariak, berriz, honakoak: Ardilatxa saria antzerki obra onenari (1000 euro); Ardilatxa saria ikuslegoaren arabera (500 euro) eta Asvinenea saria kultura promozioari, hau da; kafe eta antzoki desberdinetan antzerkia egiteko aukera.
HELBURUAK:
· Formato txikiko ikuskizunen sustapena eta zabaltzea
· Teknika eszenikoen ikerketa
· Balore berrien formakuntza
· Kultur trukerako espazioen sortze eta gestioa
· Beste elkarteekin kolaboratzea
ASVINENEAk, ARDILATXA Elkarte kulturalarekin elkarturik, "ORGANIZAZIOA bezala izendatu dugun lan taldea" sortu du.
ORGANIZAZIOAK oinarri hauek zehazten ditu:
-Izena emateko beharrezkoak dira: testuaren kopia edo obraren sinopsia; piezaren tituloa eta parte-hartzaileen izen artistikoa; parte-hartazileen datu pertsonalak; harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat; piezaren behar teknikoak
-Inskripzioa betetzeko parte-hartzaileek parte-hartze orria bete beharko dute. www.asvinenea.com webgunean aurkituko dute.
-Parte-hartzaileek 30 euro ordaindu beharko dute seinale gisara eta parte-hartzea amaitutakoan bueltatuko zaie.
-Profesional zein amateur-ek har dezakete parte
-Antzerki Piezek originalak izan behar dute, iraupena, 8 minutuz gorakoa eta 15 minutuz beherakoa.
-Piezako kide kopurua, gaia eta teknika libreak izango dira
-Parte-hartzaile bakoitzeko pieza bat aurkez daiteke
-Lehiaketak aurrera egin dezan 16 pieza aurkeztu beharko dira gutxienez, 24 gehienez. Organizazioak aukeratuko ditu Piezak, kantitate hau gainditzen bada.
-Lehiaketa 7 Galatan garatuko da eta beti Asvinenean (Zubitxiki 15-Aduna), egutegi honen arabera, beti 22:30ean, eta egunero 4 eta 6 pieza bitartean ikusteko aukerarekin:
apirilak 4, apirilak 11, apirilak 18, apirilak 25. Finalerdiak maiatzaren 9an eta 16an izango dira. Finala, berriz, maiatzaren 23an.
-Finalerdi bakoitzean 2 pieza aukeratuko dira, finalera joango direnak, bata epaimahaiaren botoarekin eta bigarrena publikoaren botoarekin.
–Pieza bakoitzeren montaia eta desmontaia 3 minuturen azpitik egin beharko da.
- ORGANIZAZIOAK gala bakoitza grabatzeko eskubidea erreserbatzen du, hala nola hauen zabalkundea, beti ere piezen autoreen onarpenarekin.
-ORGANIZAZIOAK eskubidea du aldaketaren bat gehitzeko edo dataren bat aldatzeko, lehiaketaren martxa onari eusteko. Aldaketa oro aurrez jakitera emango da.
Aurtengo 2. poltsikoko antzerkiko kartela.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.