Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Aduna
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

2008-01-16 | 13:37:06

POLITIKA

Herritar ugarik babesa eman die Udalari Leandro Galatasekin duen tirabiran

Udalak mozioa onartu du 1.8 unitateko hirigintza proiektuarekin bat eginez

Adunako Udalak urjentziazko osoko bilkura deitu zuen atzo arratsalderako. Bertan Etxeberri baserriko Leandro Galatasekin izan dituen tirabiren berri eman eta mozio bat onartu zuen aho batez, 1.8 unitateko hirigintza proiektuarekin bat eginez eta «Leandro Galatasen heriotza mehatxuak jaso dituzten herritarrei elkartasuna eta babesa» adieraziz. Herritar ugari izan zen bilkuran Udalari babesa emanez.

Onartutako mozioak zehatz-mehatz esaten duenez, hautetsi guztiek bat egiten dute 1.8 unitateko hirigintza proiektuarekin eta «burutzeko egin beharreko pauso guztiak egiteko konpromisoa berresten dugu». Aurretik esan bezala, «Leandro Galatasen heriotza-mehatxuak jaso dituzten herritarrei» elkartasuna eta babesa adierazi zieten. Herritar horiek Arantza Aburuza alkatea, Miren Aburuza zinegotzia eta hauen gurasoak izan dira. Horrez gain, mozioan esaten denez, zazpi hautetsiek konpromisoa hartu zuten gaur Tolosako epaitegian egingo den epaiketara agertzeko eta herritarrei gonbitea ere luzatu zieten bertara azaltzeko.
Osoko bilkuran zeuden herritarrek ere bat egin nahi izan zuten mozioarekin eta bilkuran bertan egindako proposamen bati jarraituz, sinadura bilketa deitu zuten mozioarekin bat egiteko. Datozen egunotan, mozioarekin bat egin nahi duten herritarrek aukera izango dute bere sinadura emateko udaletxean.

 

 

Jasotako erantzunak:

Herritar ugarik babesa eman die Udalari Leandro Galatasekin duen tirabiran

Herritarrek bat egin zuten Udalak onartutako mozioarekin.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.