
2007-02-20 | 15:27:58
20 urteko gazte bat atxilotu dute Adunako sagardotegi batean lapurreta egitea egotzita
Ertzaintzaren arabera, nagusiari eskopeta batekin mehatxu eginez lortu zuen diruaz jabetzea
20 urteko mutil gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Villabonan (Gipuzkoa), eskopeta batekin mehatxu eginez Adunako sagardotegi batean lapurreta egitea leporatuta.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, atzo goizeko bederatzi eta erdiak aldera Adunako sagardotegi batetik deitu zieten, mutil gazte batek eskopetarekin mehatxu eginez dirua ostu ziela esanez. Madrilgo matrikula zuen Opel Kadett auto batean alde egin zuela agertu zuten.
Hain zuzen ere, handik denbora batera Ertzaintzak auto hori aurkitu zuen Villabonan, eta gazte bat barrura sartzera zihoala ikusi. Identifikatzeko eskatu zioten, eta erabiltzeko prest zegoen eskopeta bat, eta gutxi gorabehera sagardotegian lapurtutakoarekin bat zetorren diru kopurua atzeman zuten autoan. Hori dela eta, 20 urteko I.A.M. atxilotu egin zuten.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.