Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Aduna
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

2006-11-08 | 14:52:41

KULTURA

Juan Kruz Igerabidek irabazi du 2006ko Baporea Saria

Adunako idazleak Kakotxen k herrialdea eleberriarekin irabazi ditu Baporea Sariak 17. edizioan eman dituen 6.000 euroak.

1996. urtean ere sari bera irabazi zuen Igerabidek, Karlos Linazasororekin batera, Gau, gau, gau lanarekin, eta aurten berriro lortu du epaimahaiaren oniritzia. Manu Lopez Gasenik epaimahaikidearen esanetan, Kakotxen k herrialdea "oso eleberri entretenigarria da. Alegiazko bi erreinuren arteko harremanak kontatzen ditu, eta

emakumeen zorroztasunari esker bertan sortzen diren arazoak nola konpontzen dituzten erakusten du". Bestalde, "lankidetza eta adiskidetasuna bezalako baloreak bultzatzen ditu, eta harrapatu egiten du irakurlea", gaineratu du iaz saria irabazi ondoren aurten epaimahaikide izan den idazleak.

Irabazlearen lana kaleratzeaz gainera, SM argitaletxeak euskarazko produkzioaren aldeko apustua egin du. Horretarako, euskal idazle gehiagoren lanak argitaratuko ditu, irakurketa bultzatzeko ekimen berriak sustatuko ditu eta gaur egun dituen testu-liburuak euskaraz ere kaleratuko ditu, hizkuntza horretan duen eskaintza zabaltzeko.

SM fundazioa 1985. urtean hasi zen sari hau banatzen, eta 2007an 10.000 euroko saria ematea erabaki du, haur eta gazteei euskaraz zuzendutako literatura indartu eta bultzatu nahian.

 

 

Jasotako erantzunak:

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.