Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Aduna
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

2004-11-23 | 16:11:14

KULTURA

Juan Kruz Igerabideren liburu berria aurkeztu dute

Txan magoaren saileko hirugarrena da, haurrei zuzendua

'Txan magoa Zirkus-Zirkus' liburua aurkeztu dute gaur eguerdian Donostian Juan Kruz Igerabide idazleak eta Julen Tokero marrazkigileak (liburuaren bi egileak) eta Elkar argitatxeko Mitxel Muruak. Sei urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago eta Txan magoari buruzko saileko hirugarrena da.

Txan magoa protagonista duen saileko hirugarren liburua aurkeztu zuten atzo Donostian: Txan magoa Zirkus-Zirkus. Juan Kruz Igerabide idazle adunarra da egilea eta Julen Tokerok egin ditu marrazkiak. Biak izan ziren aurkezpenean, Elkar argitaletxeko Mitxel Muruarekin, magoarekin eta haurrekin aurkezpenean.
«Oraingo honetan Txan magoa zirko batera joaten da animaliak laguntzera, txori bihurtuta edo mozorrotuta. Bere majia erabiliko du dituen arazoak konpontzeko», azaldu dio Hitzari egileak. Sei urtetik aurrerako haurrentzako egokia ikuste du. Testu laburra eta marrazki bizidunetakoen itxurakoak ditu.
«Saileko aurreko bi liburuek harrera ona izan dute eta besteren bat ere egingo dugu seguraski», adierazi du Igerabidek. Liburu hauek egiteko «sormena pixka bat estutu eta esfortzu berezia» egin behar izaten duela azaldu du: «Ez dut osorik asmatzen. Txan magoaren egoerak eta jokaerak kontuan izan behar ditut idazterakoan, parametro batzuen barruan sartu behar du eta horretarako berarekin harremanetan izaten naiz».

 

 

Jasotako erantzunak:

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.