
2008-03-26 | 12:05:04
Asvineneako Bigarren Poltsiko Antzerki Lehiaketan izena emateko azken eguna etzi da
Asvineneak eta Ardilatxak antolatu dute
Joan den urtean egin zuten lehen aldiz lehiaketa hau, eta oso arrakastatsua izan zen.
2008-03-03 | 15:40:45
Davil Beldak irabazi du azken aldapan ihes egin eta gero
Ugaitz Artola billabonatarrak aurpegia eman zuen proban zehar, baina ez zuen saririk eskuratzerik izan
David Beldak irabazi du V. Aiztondo Klasikoa. Probaren azken txanpara iritsitako taldetik ihes egin zuen Adunara igotzen hasi zirela. Bigarren David David Gutierrez eta hirugarren Luis Maldonado izan ziren, biak bi segundotara. Ugaitz Artola billabonatarrak hainbat aldiz ihes egin zuen eta probaren aurreneko postuetan izan zen, baina azkenean ezin izan zuen saririk lortu.
2008-01-16 | 13:37:06
Herritar ugarik babesa eman die Udalari Leandro Galatasekin duen tirabiran
Udalak mozioa onartu du 1.8 unitateko hirigintza proiektuarekin bat eginez
Adunako Udalak urjentziazko osoko bilkura deitu zuen atzo arratsalderako. Bertan Etxeberri baserriko Leandro Galatasekin izan dituen tirabiren berri eman eta mozio bat onartu zuen aho batez, 1.8 unitateko hirigintza proiektuarekin bat eginez eta «Leandro Galatasen heriotza mehatxuak jaso dituzten herritarrei elkartasuna eta babesa» adieraziz. Herritar ugari izan zen bilkuran Udalari babesa emanez.
2007-02-20 | 15:27:58
20 urteko gazte bat atxilotu dute Adunako sagardotegi batean lapurreta egitea egotzita
Ertzaintzaren arabera, nagusiari eskopeta batekin mehatxu eginez lortu zuen diruaz jabetzea
20 urteko mutil gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Villabonan (Gipuzkoa), eskopeta batekin mehatxu eginez Adunako sagardotegi batean lapurreta egitea leporatuta.
2006-11-08 | 14:52:41
Juan Kruz Igerabidek irabazi du 2006ko Baporea Saria
Adunako idazleak Kakotxen k herrialdea eleberriarekin irabazi ditu Baporea Sariak 17. edizioan eman dituen 6.000 euroak.
1996. urtean ere sari bera irabazi zuen Igerabidek, Karlos Linazasororekin batera, Gau, gau, gau lanarekin, eta aurten berriro lortu du epaimahaiaren oniritzia. Manu Lopez Gasenik epaimahaikidearen esanetan, Kakotxen k herrialdea "oso eleberri entretenigarria da. Alegiazko bi erreinuren arteko harremanak kontatzen ditu, eta
2006-04-07 | 14:39:13
Gizonezko baten gorputza aurkitu dute kamioi baten barruan Adunan
Urtarrila bukaeratik desagertuta zegoen Alejandro Urkiano izan daitekeela uste da
Gizonezko baten gorputza aurkitu zuten atzo arratsaldean kamioi baten barruan Adunan. Kamioia N-1 errepidearen ondoko aparkaleku batean aurkitzen da, Villabonako irteeratik gertu. Urtarrila amaieratik desagertuta dagoen Alejandro Urkiano izan daitekeela uste da, baina Herrizaintza Sailak ez du oraindik informazio hori baieztatu. Ez dirudi, hasiera batean, gorputzak bortizkeri zantzurik duenik, baina hipotesi hori baztertzeko autopsia egin beharra dagoela azaldu dute Ertzaintzako iturriek.
2004-11-23 | 16:11:14
Juan Kruz Igerabideren liburu berria aurkeztu dute
Txan magoaren saileko hirugarrena da, haurrei zuzendua
'Txan magoa Zirkus-Zirkus' liburua aurkeztu dute gaur eguerdian Donostian Juan Kruz Igerabide idazleak eta Julen Tokero marrazkigileak (liburuaren bi egileak) eta Elkar argitatxeko Mitxel Muruak. Sei urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago eta Txan magoari buruzko saileko hirugarrena da.
2004-01-28 | 16:10:39
Kilometro bateko auto iladak Aduna inguruan
Auto batek eta kamioi batek talka egin dute N-1errepidean, Donostia norabidean; Aduna parean izan da istripua eta zauriturik izan ez bada ere, errepidean isuria dagoela eta, moztuta egon da karriletako bat. Kilometro bateko auto iladak izan dira.
Ikastaroak
Euskal dantzak
TOLOSA, Otsabi gazte lokala - 2008-07-16
Ikastaroak
Patinai ikastaroa
ELDUAIN, Elduainen - 2008-07-08
Datua
40-26
irabazi zuten Patxi Zeberio eta Julen San Miguelek San Fermin Torneoko finalerdia. Erromente txapelketa honetako finalean Ezkurra-Aizpurua izango dituzte aurrean gaur 16:00etan hasiko den jaialdian Huarten.
Pertsonez eraikitako gaztelu ikusgarriak
Kataluniako Valls herriko Colla Vella castells taldeak emanaldi paregabea eskaini du arratsaldean Villabonako plazan. Naiara Garzia
Tolosa
Jasotako azken mezua:
2008-07-12
Nik uste, jendarte multzo batek, (batere batere batere progresista ez den multzoak) bildurra diola k...(+)
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.